XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oparotasuna, ariketa moeta eta multzoa ikusi ondoren.

Ariketak pluralak dira, dinamika ezberdina dute... hau aberatsa da.

Honek aukerak eskaintzen ditu, irakasleari irakasteko prestaketa lana gogorra agian eta ikasleari ikasiz gainera, atsegintasunez lan egiteko.

Ikastunitate batek hogeita hamazortzi ariketaz osaturik bidaltzen du bere mezua.

Denek daramate elkarren arteko lokarria eta segida.

Baliteke ariketa batek besteak baino emaitza profitagarriagoa ematea, baina emaitzaren arazoa ez dago ariketa baten edo bestearen egituran fidatua, irakaslearen erabilkeran baizik.

Lanak hiru sail ditu: Ahozko ariketena.

Honek testuinguru zehatza du, hots, narrazioak ematen diona.

Izan ere, ondoren datozen ariketak munduan zehar eta edozein hizkuntz metodotan onartuak daude: galderak eta erantzunak egiteko ariketak (baiezkoak, ezezkoak, orokorrak...).

Multzo honi guk beste bi ariketa moeta erantsi dizkiogu: hiztegia eta esaldiak erabiltzeko egiturak.

Idatzizko ariketena da bigarrena.

Zabala eta oparoa.

Ikasgeletan eta noizean behin ere etxean egiteko oso egokiak.

Bereizketa bat egin dugu multzoaren barruan.

Ariketa batzuk analitikoak izena merezi dute eta egitura zehatz baten aurrean mekanika hatzemateko dira.

Besteak, ordea, hedapen-ariketak izenarekin aurkeztuko genituzte.

Hauen bitartez, mekanizismoa ezezik, esaldien arteko erlazio estu eta logikoa ere erdiesten da.

Hirugarren sailean mintzaira izenekoak doaz.

Lehen ere esan dugu, mintzatzeak maila zehatzak ditu gure irakaskuntzan.

Hau ez da une zoriontsu bateko emaitza.

Horregatik, ariketa moeta bi jarri ditugu: mintzatzen hasteko bidea errazten dutenak (testuak, pasadizoak, irakurgaiak...) eta besteak mintzatzeko, nork bere arreta eta ekarpena jarri ondoren, testurik eskaintzen ez dituztenak (laminak, istorioak...).

Honetan, beraz, oinarritzen dugu metodoaren oparotasuna.

Bada, hala ere, neurtu ezina den tresna: irakaslea.

Ez da irakaskuntzaren prozedura guztia irakasleen eskuetan usten dugulako.

Nork ez ditu ezagutzen irakasleok pairatu behar ditugun ezusteak euskal irakasleok batipat ikasgelan sartzen garen une berean?.

Baina, halarik ere, ziur gaude irakaslearen trebetasunak, metodoarekiko duen iraunkortasunak, agertu behar dituen sormen eta irudimenak... egingo dutela euskararen irakaskuntza arrakastaduna.

8. Erdiko Ziklorako interesguneak dira abiapuntu berezi eta nagusiak.

Hauek definitu ondoren, ikastunitate bakoitzak gorputza hartzen du.

Baina komeni da esatea nola dauden banatuak gaiak.

Oraingo egitura ofizialak kontutan harturik eginak daude.

Hiru ikasmaila ditu Erdiko Zikloak.

Guk ikasmaila bakoitzerako sei ikastunitate aukeratu ditugu.

Beraz, gai-banaketa honela geratuko litzateke:.